martes, 21 de abril de 2015

TRAMITERA ONARTUA ITZIARKO TOKI ENTITATE TXIKIA ERATZEAREN KONTRA AURKEZTUTAKO ERREKURTSOA



Esan genuen bezala, joan den martxoaren 25ean GoraDeba Taldeak Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa aurkeztu zuen Itziarko Toki Entitate Txikia eratzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren dekretuaren kontra.

Errekurtsoan egokia iruditu zaigu, toki entitate txikiaren abiaraztearen kautelazko etenaldia eskatzea. Gure iritziz, proposatu eta informazio publikora aurkeztutako lurralde-mugaketa ez dator bat Gipuzkoako Foru Aldundiak behin betiko onartutakoarekin. Gure ustetan, onartu diren mugen arabera Itziarko toki entitate txikiak 2 km2 gehiago ditu eta gainerako lurraldearen hedadura 2,8 km2tara murriztu da.

2015eko martxoaren 31ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak tramitera onartu zuen errekurtsoa eta orain prozesuaren kautelazko etenaldi eskaerari buruzko erabakiaren zain gaude.

Itziarko auzo udalaren justifikazio txostenean jasotako lurralde-mugaketa:


3/2015 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 27koa, Debako udalerrian Itziarko toki entitate txikia eratzekoa:  


1.Lurralde mugaketa.
Itziarko toki entitate txikia Debako hirigunearekiko hego-ekialdean kokatzen da. Bere mugak ondorengoak dira:
Iparraldetik, lurraldeak Kantauri itsasoarekin mugatzen du; ipar-ekialdetik, Zumaiarena den Barraiatua auzoarekin; ekialdetik, Zestoako San Isidro auzoarekin eta hegoalderantz Arroa-beheko eta Arroa-goiko auzoekin Endoiaraino iritsi arte. Hortik, tokiko sareari dagokion GI-3293 errepidea ekialderantz jarraituz, Endoiamendiraino iristen da. Gero, muga Zastarrainerrekako labarreraino doa hegoaldetik eta ibai ertzea jarraitzen du hego-ekialderantz. Ekialdetik ere Zestoako Etorra auzoarekin mugatzen du, eta Izarraizko mendikatearen ipar-mendebaldeko labarra jarraitzen du. Hegoalderago, Azpeitiako herriarekin mugatzen du. Muga hori Arbiskoa auzoko Goltzibar baserrira doan errepidearekiko paraleloan doa.
Hegoaldera, Azkoitiko Madarixa auzoarekin mugatzen du; eta mendebalderantz Mendaroko Alkorta auzoarekin. Muga Otarreko gailurretik, Gaintxipixa menditik eta Otaolatik doa, Deba ibaiarekin aurkitu arte hura Bederatziturritatik pasatzen denean; non ibaiak berak eta honen bihurguneak mugatzen duten lurraldea, Debako hirigunea aurkitu arte ibaia itsasoratu aurretik."


No hay comentarios:

Publicar un comentario