viernes, 28 de noviembre de 2014

Azaroaren 30eko galdeketan parte hartzeko Alkateak zuzendu digun gonbidapenari erantzun idatzia


Azaroaren 26an datorren igandean burutuko den galdeketan parte hartzeko gonbidapena jaso genuen eta ondoan duzuen gure erantzuna:

"Azaroaren 26ko idatzia jaso dugu eta bertan, datorren azaroaren 30ean, udabaltzak ekainaren 17an onartu zuen Itziarko Entitate Txikia eratuko duten lurraldean bizi diren biztanleen artean burutuko den galdeketa prozesuan parte hartzera gonbidatu gaituzu.
GoraDeba Taldea herri mugimendutik gogoratu nahi dizugu, 1.213 herritarrek adierazi genizula ez dugula, udal gehiengoak onartutako Itziarko Entitate Txikia eratzeko proposamena onartzen eta gure sinaduren bitartez, proposamen berri baten aldekoak garela ere adierazi genizun. Ez dugu ulertzen, zuk zuzentzen duzun udalak herritar horien iritzia kontuan hartu gabe, Itziarko Entitate Txikiaren eraketan aurrera jarraitu izana. Hala ere, eskertu nahi dizugu prozesuaren azken unean bada ere, gurekin gogoratu izana. Inoiz ez baino berandu hobe. Dena dela, galdeketari buruz dugun iritzia ezagutzen duzu, berme demokratiko guztiak izan ditzan, udal proposamenarekiko auzo bakoitzak duen babesa maila ezagutzea ezinbestekoa da eta horretarako auzo bakoitzean hautesontzi bat jarri beharko litzateke.
Galdeketan parte hartzeko eskubidea duten hautesle guztiei iristeko gutun azal eta papeletak ez errezteko hartu zenuen erabakia baloratu gabe, hau da, beste kontu batzuetan sartu gabe, jakin arazi nahi dizugu datorren azaroaren 30ean burutuko den galdeketan ez parte hartzeko erabakia hartu dugula, ez  bait dugu gure presentziarekin legitimidarerik emango defizit demokratiko nabarmena duen galdeketa horri.
Begirunez agurtzen zaitugu,

GORADEBA TALDEA"

No hay comentarios:

Publicar un comentario